TRADUCTOR

2016-06-06

LAINOEN GAINETIK

Lainoen gainetik ibilita gauzak diren moduan ikusten dira. Ikuspegi argia eta zorrotza azalaratzen da. Gauzarik garrantzitsuenak bertan ateratzen dira. Kutsadurarik ez, zikinkeririk ez, gardentasuna soilik.
Lainoen gainetik ibiltzeak zu nor zaren bermatzeko balio du. Zuk duzun garrantzia zein txikikeria, indarra zein ahulkeria definitzen du.
Lainoen gainetik ibiltzeak zu bizi zaren
herrialdearen edertasunaz gozatzen laguntzen du. Beste tokien gainetik herria beti izango delako ederra eta parebakoa. Nahiz eta batzuetan horretaz ohartzen ez garen. Herria herria da.

No comments:

Post a Comment