Izarren azpian lo egin nuen amalurraren besoetan beroturik. Izarrek gauero erakusten zidaten jarraitu beharreko bidea. Naturaren beraren etxean berehala hartu ninduten, animali, landare, ispiritu eta jainkosa, denek, izar eta lur artean bizi ziren armoniotsu etengabeko elkarbizitzan. Eguzkiari gau ta egun on esaten nion eskainitako izpien indarragatik eskerrak emonez. Ilargiak niretzako gaueko ispirituak usatzen zituen unean, bapatean, esnatu nintzen. Amets bat besterik ez zen izan. Ala ez?
No comments:
Post a Comment